Villanueva Anaiak gara, edari-banaketan espezializatutako enpresa.

Villanueva Anaiak

Villanueva Anaiak enpresa tolosarra da eta hiru anaia ditu atzean: Iñigo, Jon eta Pablo. Negozio beraren hirugarren belaunaldia gara eta edariak nahiz elikagaiak banatzen ditugu taberna eta jatetxeentzat.

APATTAERREKATIK (TOLOSA) TOLOSALDEARA ETA BURUNTZALDEARA BANATZEN DUGU

1926an hasi zen guztia; Rafael Villanueva eta Ramoni aitona-amonak ontziratu gabeko ardoa saltzen hasi ziren Tolosako Berazubi auzoan. Haien seme Jose Juan Villanuevak eta bere emazte Arantxak –gure gurasoek- negozioa zabaldu zuten aurrerago: lehenik fabrika bat ireki zuten ontziratu gabeko ardoa botilatan sartzeko eta, ondoren, banaketa-lanetan hasteko jauzia egin zuten, ardo hura eta beste produktu batzuk saltzen hasiz ostalaritza sektorean.

Gaur egun, Villanueva Anaiak enpresak biltegi bat du Apattaerreka industrialdean (Tolosa), eta handik egiten ditugu banaketak Tolosaldeara eta Buruntzaldeara. Lehen markako produktu-sorta zabala dugu gure katalogoan ikusgai.

 

Gurekin harremanetan jarri nahi duzu?
Deitu edo idatzi lasai.